EAEko Hezkuntza Sailak Heziketa Bereziko mahaira lanpostu gehiago ekarri arren ez dira behar guztiak betetzen

536

EAEko Hezkuntza Hezkuntza Sailarekin atzo izandako mahai negoziatzailean Heziketa Bereziko LEP-ari buruz hitz egin zen. Bertan, 2022 urtean, dagoeneko eginda dagoen eskaintza zabaltzeko proposamena egin du administrazioak. Hain zuzen ere, aurreikusitako eskaintzari beste 60 lanpostu eskaintzeko proposamena gehitu dio: 57 Heziketa Laguntzaile Espezialista (HLE) eta 3 Gizarte Langile.

Ondorioz, horrela geldituko litzateke eskaintza datu hauek kontuan hartuta:

Heziketa Laguntzako Espezialista:476
Fisioterapeutak:13
Okupazio terapeutak10
Transkriptoreak4
Zeinu hizkuntzako interpreteak14
Gizarte Langileak 3
GUZTIRA520


LABetik gehikuntza hau positiboki baloratzen dugun arren, ez ditu gure kolektiboak dituen beharrak asetzen. Eskaintza berri honek, jardun osoan dauden lanpostu gehienak barnebiltzen baditu ere, jardun erdiko lanpostuak kanpoan uzten ditu. Beraz, gaur egun, jardun erdian dauden 196 lanpostuen azterketa egingo du LABek eta formularik egokienak bilatuko ditugu.
Azpimarratzekoa da Gizarte Langileen egonkortzean LABek egindako borrokak emaitza izan du, eta gaur egun dauden lanpostu guztiak egonkortzea lortuko dugula. Hemendik aurrera ere, gizarte langileek hezkuntzan egiten duten lanaren defentsa egiten jarraituko dugu.

Hona hemen

Martxoak-29-mahai-negoziatzailearen-infoa-ekapenekin