EAEko Hezkuntza Sailak ez du bertako langileak egonkortzeko borondaterik izan kontsolidazio prozesuetan

356

Abenduaren 31 heldu baino arinago lanpostu publikoen kontsolidazio LEP deialdiak argitaratu behar dira, eta, beraz, hauen oinarrien negoziazioak amaierara iritsi. Hori dela eta, atzo eta gaur, EAEko Hezkuntza Sailak argitaratu ditu deialdi eta oinarriak. LABek adierazten du Hezkuntza Sailaren menpeko langile kolektiboetan oro har ez dela negoziaziorik egon.
Lan-legepeko langileei dagokionean, kontsolidaziorako salbuespeneko deialdien oinarriak nego- ziatzeko Hezkuntza Sailak eskumen osoa izan badu ere, bertan lanean egon diren langileen espe- rientziaren baremoa %60ra mugatu du, EAEko funtzio publikoko aginduei jarraiki eta LABek propo- saturiko %90ari muzin eginez. LABek salatzen du negoziazio kolektiboaren urraketa egon dela eta azken momentuan antzeztu dela balizko negoziazioa, zeinetan ekarpenak egiteko aukera oso mu- gatua izan den.
Sukalde eta garbiketan, ELA, UGT eta CCOOek deialdia babestu eta sinatu dute. Sinadura honek heziketa bereziko negoziazio guztia baldintzatu du, sukalde eta garbiketan sinatutako irizpideak heziketa bereziko deialdira trasladatu baititu Hezkuntza Sailak, negoziazioa itxiz. Ondorioz, ez da lortu atera zitezkeen lanpostu guztiak eskaintzea, ez eta 60 urte baino gehiago duten langileak ba- besteko neurririk ere, eta ez dakigu langile finkoen lekualdatzeak gauzatuko diren ere. Sukalde eta garbiketako oinarriez gain, Hezkuntza Sailak gainontzeko kolektiboetan ez du babes eta sinadurarik eskatu, izan ere, ez baitute behar, behin-behinekotasun tasa %8ra jaisteko salbuespeneko deialdiak gauzatu behar dituztelako.
Alta, LABek azpimarratu nahi du bestelako negoziazioa eman dela Haurreskolak Partzuergo publi- koan, lan esperientziak % 75eko balioa izango baitu. Horretaz gain, prozesuaren izen-emate data zehaztu da, lanpostuen zerrenda berria negoziatuko da, hezitzaile historikoen akordioa errespeta- tuko da (1990ean lanean zeudenak eta 2008ko LEPa gainditu zutenak) eta finkoen lekualdatze lehi- aketa hutsik dauden lanpostu guztiak eskainiz gauzatuko da, guztiak LAB sindikatuak eskatutako kontuak.
Irakasle funtzionarioen esparruan berriz, Hezkuntza Saila Madrilen zehaztutako irizpideak aplikatzera mugatu da eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kasuan, 295 lanpostu 2. hizkuntz eskakizun gabe kontsolidatzera atera ditu. LABek juridikoki salatu du azken erabaki hau.
LAB sindikatuak erakutsi du borondate politikoa egonez gero aukera zegoela bertako langileak salbuespeneko kontsolidazio LEP deialdi hauen bidez egonkortzeko.