EAEko Hezkuntza Publikoko ordezkapenak bete daitezen exijitzeko mobilizazioak deitu ditugu

798

Aurrez aurreko eskolak bermatzeko ordezkapen guztiak bete orain! lemapen, astelehenean, otsailaren 7an, ikusezinak diren kolektiboetako ordezkapenen falta salatzeko, EAEko ikastetxe publikoetan eskola komunitatea mobilizatzera deitzen du LAB sindikatuak.

Ikastetxe publikoetako sukaldari eta garbitzaileak, Heziketa Bereziko hezitzaileak eta Haurreskolak Partzuergoko haur hezitzaileen ordezkapenak ez dira betetzen ari. Eskola publikoko kolektibo feminizatu eta prekarizatuenak, ikasle zaurgarrienak eta euren familiak behar duten arreta ez direla behar bezala jasotzen ari salatuko dugu.

Horregatik Hezkuntza komunitatea mobilizatzera deitzen dugu, familia, irakasle, heziketa bereziko hezitzaile, sukaldari, garbitzaileak eta Haurreskoletako hezitzaileak kalera, kalitatezko aurrez aurreko eskola aldarrikatzeko.