EAEko Hezkuntza Publikoan ikasturte hasiera: lehengo lepotik burua eta borrokarako aukerak zabalik

622

Hasi berri dugun 2022/23 ikasturte honen hasierako Infoan, mahai gainean ditugun gaiak eta borrokak jartzen ditugu. Borrokarako aukera asko zabaltzen dira,

Besteak beste honako gai hauek izango dira ikasturte berriaren protagonista:
➡️ EAEko Hezkuntza Legea
Esteka honetan irakurgai dago legearen zirriborroaren inguruan LABetik egiten dugun lehen irakurketa: https://labur.eus/wbUjG.

➡️ LEP eta Kontsolidazio prozesuak
22/23 ikasturteak izan behar du Sailaren utzikeriari amaiera emateko urtea. Urteetan hazten utzi den interinitate tasarekin amaitu beharra dago. Langileek, eskolek, hezkuntza proiektuek eta haur eta ikasleek beharrezkoa dute eta.

➡️ Lanbide Heziketako Legea

➡️ Lan Hitzarmen berria
Urte eta erdiko negoziazioaren ondoren, ikastetxeak hornitzeko akordioa erdietsi genuen maiatzean. Hala ere, negoziazioa ez da oraindik amaitu eta hobekuntza asko ditugu borrokatzeko.

➡️ Birbaremazioa

➡️ Lekualdatzeak
Ikasturte honetan ere eskainiko ditugu lekualdatzeen inguruko ikastaroak EAEko hiriburuetan.

➡️ Zurekin BAGARA eta Hauteskunde Sindikalak
4 urte pasa dira LABek hauteskunde sindikalak irabazi zituenetik hezkuntza publikoan. Ordutik hona, pandemia bat, Hezkuntza Sail berri bat eta 11 borrokaren lekuko izan gara.
Hala ere, badugu aurrera indar gehiagoz egiteko aukera. Badugu gure aldarrikapenak ahots ozenagoz entzunarazteko aukera eta badugu aukera Euskal Eskola Publiko Komunitarioa amestetik eraikitzera pasatzeko.
Eskola inklusiboa, euskalduna, parte hartzailea, laikoa, feminista eta askea lortzeko urratsak emateko abagunea ematen digute hauteskunde sindikalek. Eta LABekin kapitalak ezarri nahi dizkigun bizi-baldintzen okertzearen aurrean langileon arteko elkartasun olatua eraikitzeko aukera izango dugu. Tuteratik Turtziozera eta Hendaiatik Oionera, ZUREKIN BAGARA!

2022.09.21-Ikasturte-hasierako-infoa

➡️➡️➡️