EAEko Hezkuntza Legea langileokin eraikitzea aldarrikatu dugu, sistema publikoa, euskalduna eta propioa izateko bidean

870

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok Gasteizko Legebiltzar aurrean bildu gara Hezkuntza Akordioaren zirriborroaren gaineko emendakinak bozkatzen diren egunean. Izan ere, hezkuntza akordioaren egungo zirriborroarekiko gure desadostasuna azaldu eta prozesu honetan eragin nahi dugula adierazi dugu, ditugun aldarrikapenak plazaratzeaz gain.

Langileokin eraiki behar den hezkuntza legean honako aldarrikapen hauek ezinbestez jaso behar dira:

1.- Publikoa ardatz izango duen hezkuntza lege bat nahi dugu.

2.- Hezkuntza lege propioa nahi dugu.

3.- Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza lege bat nahi dugu.

4.- Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu.

5.-Euskara eta bizikidetza balioak erdigunean jarriko dituen Hezkuntza legea nahi dugu.

6.-Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu.

7.-Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu.

8.-Hezkuntza lege parte hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena.

Sare publikoko eta itunduetako hezkuntzako langileok (hezkuntza premia bereziko hezitzaileak, 0-3ko haur hezitzaileak, jangeletako sukaldari eta garbitzaileak eta irakasleak) gure hezkuntzaren etorkizunean zer esanik badugulako, martxoaren 25erako antolatu dugun greban parte hartzera dei egiten dugu. “PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA, Hezkuntza legea langileokin eraiki” lelopean.

Asanbladak eskualdeka hurrengo asteartean: