EAEko Hezkuntza akordioari begirako LABen dekalogoa aurkeztu dugu Legebiltzarreko ponentzian

970

EAE mailan Hezkuntza akordio berria osatzeko abagunea sortu dela eta, LAB sindikatua, gure posizioa finkatzeko ariketak egiten hasia da sindikatuko eremu ezberdinetan akordioan eragiteko erabakimenez. Testuinguru honetan, gaur, azaroak 23, Legebiltzarreko “Etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian” parte hartu dute Irakaskuntzako Irati Tobar idazkariak eta Amaia Urrutia kideak.

Duela hiru urte  plazaratu genuen “Euskal Eskola Publiko Komunitarioa”ren proposamenean, Euskal Herriko hezkuntza sistema burujabe eta propioa lortze bidean honako oinarri hauek biltzen dira:

  • Hezkuntza sistema duala, hizkuntza ereduak eta segregazio aldagai oro gainditzeko beharra.
  • Euskal eskola publiko komunitarioa, ortzimugan, autonomian eta parte-hartzean oinarritutako herri eta auzo eskolaz osatutako sare bakarra, euskal curriculuma ardatz izango duena.
  • Tarteko eszenatoki batean argi dugu segregazio ororekin amaitu eta herritar guztiei hezkuntza euskaldun, feminista, laikoa, inklusiboa eta berdintzailea bermatzeko neurriak hartu behar direla,

Orain, 0-18 urte bitarteko hezkuntza sistema ez-unibertsitarioaren eredu eta antolaketa eraldatzeko aukera dago jokoan, jaiotze-tasa eta matrikulazioaren beherakada dagoen testuinguruan. Horregatik, EAEko hezkuntza akordioaren inguruan sorturiko eztabaida aukera gisa, baita borroka eremu gisa dakusagu, eta guri, sindikatu garen heinean, langileon interesak defendatzen dituen akordioa erdiestea dagokigu, beste inork ez baitu egingo. Ildo honetan, garrantzia handia ematen diogu hezkuntza komunitateak oro har eta zehazki hezkuntzako langileek eztabaida honetan izan behar duten rolari.

LAB Sindikatuko Irakaskuntzako Irati Tobar Idazkariaren eta Amaia Urrutia kidearen agerraldia gaur Legebiltzarreko Hezkuntza Ponentzian

Beraz, EAEko hezkuntzan momentu historikoa izan daitekeen honetan, LAB sindikatuak aldarrikatu eta defendatuko duen “Hezkuntza akordioari begirako LABen dekalogoa” aurkeztu dugu , hezkuntza sistemaren antolaketari buruzko aldarrikapenak eta nola ez, langileriari dagozkienak jasotzen dituena:

EAEko-hezkuntza-akordioa-LABen-dekalogoa