EAEko Hezitzaileen deialdiak

571
[EAE, Heziketa Berezia]

Ekainaren 15era bitartean, hezitzaileek lanaldi partzialeko bitarteko ordezkapen-kontratuari uko egiteko epea zabalik dago. Horretarako hezk.sind@euskadi.eus posta elektronikora idatzi beharko da. Uko egitea aurkezteko, posta elektronikoan atxikitu behar dira: idazki sinatu bat eta NANaren kopia.
Bakarrik bi baldintza hauek betetzen dituztenen uko egiteak onartuko dira:

  • Lanaldi partzialeko ordezkapenak egiteko bitarteko kontratu bat urte betean etenik gabeko aldian izatea 2020/08/31 datan.
  • Prest moduan egotea lanaldi osoko ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendan.
    Informazioa web orrialdean dago argitaratua.

Ekainaren 18an argitaratuko da onartutako uko egiteen behin- behineko zerrenda.

Esleipen prozesuaren hasiera
Atzotik, berritzegunetan dauden langile finko, lanpostu hutsak betetzen ari diren bitarteko langile ( bakante) eta mugagabe ez finkoen esleipen prozesuari emango zaio hasiera.

Dakizuenez, ekainaren 10ean goizeko 9.00etan izango dugu bilera HLEek bakoitzari dagokion berritzegunean bideo konferentziaz . Fisioterapeuta eta Terapeuta Okupazionalekin beste bilera batzuk adostu dira, berritzegune bakoitzaren arabera.

Informazio gehiago webgunean duzue

Bestalde, ekainaren 3an hezitzaileen esleipen telematikoari buruzko Jone Mateosek eta Rakel Lagunillak eskaini zuten hitzaldia galdu bazenuen, ikusteko aukera duzu irudiaren gainean klikatuz:

Mahai Parekidea

Pasa den ostiralean, ekainaren 5ean, Mahai Parekide telematikoa burutu genuen. Bertan, datorren ikasturterako aurreikuspenak landu behar genituen. Bilera horretan, lurralde bakoitzeko teknikariak, harreman sindikaleko teknikariak, hezkuntza berrikuntzako teknikaria eta sindikatuko ordezkariak egon ginen.
LAB sindikatutik behin eta berriz zuzendu gara Hezkuntza Berrikuntzarengana ikastetxetarako osasun protokoloaz galdetzen eta hurrengo ikasturterako, gaur egun dagoen osasun-egoera ikusita, heziketa berezian baliabide pertsonalak igotzea eskatzeko baina ez dugu erantzunik jaso eta horrela salatu genuen. Mahai hau aproposa zen erantzun bat emateko baina Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariaren isiltasuna jaso dugu berriz.
Egoeraren larritasunaz kezkaturik gaude, datorren ikasturtea nola hasiko den eta osasun bermerik egongo ote den lanean jarduteko.
Plazen aurreikuspenak
Datorren ikasturterako aurreikuspenak ikusita, igoera eman bada ere, gure ustetan ez da nahikoa. Jardun erdiko kontratuak igo dira nabarmen. Gure ustetan kontratu hauek prekarioak dira eta gaur egun dagoen arrakala gurean hain feminizatua den esparruan betikotzen du egoera. Larriagoa da oraindik ikastetxe batzuen jardun erdiko 2 eskari ikusteko eta oso bihurtzeko esfortzurik ez egitea. Teknikariek egoera hau aztertuko zutela esan zuten eta ahal den kasu guztietan, jardun osoko plazak bihurtuko dituztela. Ikusteko dago.