EAEko Heziketa Bereziko ordezkapenak ORDEZKAGUNEAren bidez, astelehenetik aurrera

470

Heziketa Bereziko ordezkoen zerrendan izena emanda baduzu, kontuan hartu: hurrengo astelehenean, maiatzak 9, Hezkuntza Bereziko kolektiboaren eguneroko ordezkapenen kudeaketa hasiko da Ordezkagunearen ataritik egiten. Beraz, 2022ko maiatzaren 10erako plazak eskatu nahi dituzten izangaiek atariaren bidez egin beharko dute eskaera. Lanpostuak eskatzeaz gain, hautagaiek beste funtzionalitate batzuk ere izango dituzte eskura, hala nola lan-egoera kudeatzea, esleipena kontsultatzea eta abar.
Ordezkagunearen erabileraren inguruko informazio guztia plataformaren gidan egongo da, eta gida hori hasiera-data baino lehen eguneratuko da.
Zalantzak izanez gero LAB sindikatura deitu!