EAEko Heziketa Bereziari buruzko azken albisteak

380

Murrizketak eta eszedentziak
Murrizketak eta eszedentziak eteteko bi data jarri zituen EAEko Hezkuntza Sailak bere mendeko langile guztiei, 2021eko ekainaren 30eko jarraibidearen bidez. Jarraibide hori sindikatuekin negoziatu gabe indarrean jarri zuen.
Irakasleen mahaian gai hau negoziatu ostean, ikasturte hasiera honetan irakasle funtzionarioei jakinarazi zitzaien jarraibidea bertan behera geratzen zela. Ondoren jakin genuen Heziketa Berezian eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan indarrean mantentzen zela. LABetik kolektibo feminizatuei negoziatzeko aukera ez ematea salatu genuen eta mobilizatu ginen. Lan legepeko
langileei ere ahalik eta lasterren jarraibidea indargabetzea eta gai hau negoziatzea eskatu genuen.
Aste honetan jakinarazi digute lan legepeko kolektiboetan ere jarraibidea ezeztatzen dela eta jarrabide hau gurean ere negoziatzeko asmoa dutela.
LABetik argi dugu bizitza eta lana kontziliatzeko eskubideen defentsan borrokatuko dugula.
Lurralde ordezkaritzekin harremana
LABek heziketa berezian eta sukalde eta garbiketan egindako mobilizazio eta salaketek erantzuna izan dute. Laster jakinaraziko dizkigute lurralde ordezkaritzekin harremanetan jartzeko bide eraginkorrak.
Lan eskaintza publikoa
Abendua baino lehen legez salbuespenezko Lan eskaintza publikorako deialdia argitaratu behar da. Laster negoziaketei ekin beharko diegu. LABetik Hezkuntza Saileko lan esperientziak saritzeko formulak proposatuko ditugu. Langile guztiak euskarazko perfila izatea ere lehenetsiko dugu.
Lan Hitzarmenaren negoziaketa
Ikasturte honetako helburua gure lan hitzarmen berria sinatzea izango da. 20 urte egingo ditu gure lan hitzarmenak eta dagoeneko bada garaia berritzeko. Hezitzaileok eskolako erabakiguneetan egon behar dugu, lan orduak murriztu behar zaizkigu, soldatak igo behar dira eta lanean osasuna ez galtzeko neurriak martxan jarri behar dira. Guzti hau gure lan hitzarmen berrira eramatera goaz!
Gainera ordezkoak babestuko dituen ordezkoen araudi sendo bat behar dugu, besteak beste, udako kobraketa lortzeko, ordezkagunea hobetuko duena,…


Hezitzaileak ere euskal eskola publiko komunitariorantz!!

Info-urriak-7