EAEko Gizarte ekimeneko patronalek 0-3 eta Lanbide Heziketako langileei tutoretza plusa ordaindu beharko diete

371

Uztailaren 22ko datan, jakin dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak ebatzi duela Gizarte Ekimeneko patronalek tutoretza-plusa ordaindu beharko dietela Hezkuntzako 0-3 zikloko eta Lanbide Heziketako langileei, 2017tik aurrera.

2020/21 ikasturtearen amaieran, Gizarte Ekimeneko patronalek gatazka kolektibo bat aurkeztu zuten tutoretza-plusak ez ordaintzeko, 0-3 eta lanbide heziketako kolektiboei, nahiz eta lan-hitzarmenean adostuta egon. Auzitegi Gorenak, aldiz, langileen alde ebatzi berri du.
Epaia ez da irmoa, baina bide bat markatzen du. LABek epaiari helegiterik ez jartzeko eta gehiago luzatu gabe betetzeko eskatzen die patronalei. Irailean jakingo dugu ea patronalek errekurtsoa jarriko duten. Patronalen jarreraren arabera LABek egoera juridiko
aztertuko du eta erabaki bat hartuko dugu; LABek aurkeztutako gatazka kolektiboa aktibatu, mobilizazioetara deitu…
Zentzu honetan, gogoratu nahi dizuegu LABek sartutako gatazka kolektiboari esker erreklamazio indibidualak egitea ez dela beharrezkoa izango, gatazka kolektiboak sektoreko langile guztiak babesten dituelako.
Zalantzaren bat badaukazu LABeko delegatuekin harremanetan jarri edo gure egoitzetara deitu

19.-INFO.-TUTORETZA-PLUSA-SENTENTZIA_EUS-2