EAEko Gizarte Ekimeneko lan-hitzarmen berriko negoziazio mahaia blokeatu du ELAk

354

EAEko Lan hitzarmen berriko negoziazio mahaia blokeatu du ELAk, LAB ixilarazteko asmoarekin.
Asteartean, abenduak 14, EAEko Gizarte-ekimeneko ikastetxeen hitzarmena negoziatzeko mahaia eratzeko lehen bilera izan genuen.
Normalean, mahai negoziatzailearen osaketa oso protokolario izaten da. Sindikatu bakoitzak duen ordezkaritza Eusko Jaurlaritzak emandako agiri ofizial baten bidez egiaztatzen du. Kasu honetan, LABek eta Steilasek agiri ofiziala aurkeztu genuen. ELAk, berriz, agiri ofizialik aurkeztu gabe eta balorerik gabeko paper batekin, sektorean duen ordezkaritza murriztu nahi zion LABi.
LABek Jaurlaritzak dituen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu ofizial guztiak batzeko proposamena egin zuen, baina ELAk atzera bota zuen.
Badirudi ELAk LAB isilarazi nahi duela lan-hitzarmena ez sinatzeagatik eta bere garaian sinadura horrekin kritiko izateagatik. Denborak arrazoia eman digu: lan hitzarmenaren hainbat puntu ez dira betetzen ari, birkokapen batzordean zailtasun handiak daude eta ez dago gardentasuni , egoera horiei aurre egiteko ekintza sindikal falta… eta abar.
Argi izan dezatela ez gaituztela isilduko eta langile guztien eskubideen alde borrokatzen jarraituko dugula.

6.INFO_Negoziazio-mahai-osaketa