EAEko Gizarte ekimeneko ikastetxeetako tutoretza osagarria eskatzeko gatazka kolektiboa

550

EAEko Gizarte ekimeneko ikastetxeetako lan-hitzarmeneko 65. artikuluan aitortzen da Haur Hezkuntzako, Lehen zikloko eta Lanbide Heziketako langileentzako tutoretza osagarria onartu arren, patronalek ez dute sinatuta bete nahi. Hori dela eta, LAB sindikatuak gatazka kolektiboa jarriko du tutoretza-plusa dagokien langile guztiek kobratu dezaten eta eskubide hori 2017tik lan egin duten langile guztiei aitor dakien.
LAB sindikatuak gatazka kolektiboaren hautua egin du, langile guztiak hartzen dituelako barnean bide honek, eta horrela ez da beharrezkoa izango banakako demandarik egitea modu kolektiboan erantzungo baitiogu sektoreko arazo honi. LAB Sindikatuak, lan hitzarmenaren sinatzailea ez izan arren, langile guztion eskubide kolektiboen defentsan arduraz jarduten du , eta oraingoan ere horrela egingo du, bestelako etekinik ateratzeko inongo asmorik gabe.

2.info_-TUTORETZA-PLUSA_eus