EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako 2017-2021eko Hitzarmen Kolektiboa

1006

2021eko apirilaren 14ko dataz argitaratu zen EHAAn EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako 2017-2021eko Hitzarmen Kolektiboa.

2009tik eguneratu gabe zegoen hitzarmen zaharkitua berritzeko borrokan langileok gogor jardun genuen.
LAB sindikatuko irakaskuntzak , afiliatu, delegatu eta liberatuekin prozesu parte hartzaile baten ondoren luzatutako Euskal Herrirako Euskal Eskola Publiko Komunitario baten proposamena ezaguna da jada eta LAB sindikatuak argi zuen hitzarmen berriak langileen beharrak asetzeaz gain, Euskal Eskola Publiko Komunitariorako bidean, gutxieneko batzuk bete behar zituela:

  • Kontratazioa batzordeak: meritu, ahalmenean eta berdintasunean oinarrituak. Entxuferik ez!
  • Enplegua mantentzeko, lanpostu galeren aurrean langile guztiak birkokatzeko bermedun prozedura bat. – Langileen ordezkariekin elkarlanean birkokatze eta kontratazioa prozesu gardenak egitea.
  • Langileen euskalduntzean urratsak.
  • Lan baldintza okerrenak dituzten langileen artean hobekuntza nabarmenak.
  • Ikastetxeetan inbertitzen den diru publikoaren kudeaketa gardena egiten denaren jarraipena egitea
    Eta LABentzat eskola eredu bat markatzen duten irizpide hauez gain, badira hitzarmenean jaso diren beste hainbat eduki onartezinak direnak:
  • Langileak kaleratzeko diru publikoa jartzea.
  • Birkokapen prozedura bat izan ordez, zuloz betetako lan poltsa bat ezartzea.
  • 58 urte gorakoentzat lanaldia murrizteko eskubidea desagertu da.
  • Hezitzaile laguntzaile kategoria mantendu eta orain arte hitzarmenak zioenaren aurka, patronalek kategoria horretan kontratatuko langile horiek lan baldintza eskasagoetan mantentzea.
  • Lanbide Heziketan negoziaziorik gabe, eskaintza partzialean edukirik gabe, ikasturte hasiera jarraibiderik gabe hitzarmena sinatzea.
  • Garbiketa metrajerik gabe.
  • Ordutegien erregistroa negoziatu gabe.
  • Patronalei soldata igoerak ez aplikatzeko klausula malguagoa eta erraztasun gehiagorekin aplikatzeko aukera zabaldu zaie

  • Azaldu ditugun arrazoiak medio, LAB sindikatuak hitzarmen berriari bere sinadurarekin babesik ez ematea erabaki zuen.
    Baina bidea ez da hemen amaitu, egunera ikastetxeetan eta jendartean lanean jarraituko dugu Euskal Herri burujabe batek behar duen Euskal Eskola Publiko Komunitarioa IRUTEN, eskola feminista, euskalduna, metodologia eraldatzaileak dituena, hezkidetzan oinarritua, kalitatezkoa eta guztientzat izango dena.
    Asko dugu egiteko, baina guztion indar eta gogoz eguneroko urratsa txikiekin jarraitu dezagun “EUSKAL ESKOLA PUBLIKO KOMUNITARIOA IRUTEN”.
    *OHARRA: Euskara eta gaztelerazko bertsioen artean interpretazioan egon daitezkeen aldeen artean, Gizarte Ekimeneko hitzarmenean gaztelerazkoa da balioa duena
GizarteEkimenaHitzarmenaLAB17-21