Bihartik azaroaren 19ra bitartean irekita dago Nafarroako 2021-2022 ikasturterako lekualdatze-lehiaketa

371

Gaur argitaratu da NAOn 2021-2022 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdia. Parte hartzeko epea urriaren 29tik azaroaren 19ra izango da.

Plaza kentzea edo lanpostu ibiltariari atxikitzea eskatzeko epea urriaren 29tik azaroaren 5era izango da, biak barne.

Parte-hartzea telematikoa izango da, eta Nafarroako Gobernuak horretarako prestatutako web fitxaren bidez egin beharko da, ESTEKA honetan topatuko duzuna (Nafarroako Gobernuko web guneko euskarazko informazioa ez dago eskuragarri).

Bestetik, LABen lekualdatze-lehiaketari buruzko informazio-saio bat egingo dugu afiliatuentzat datorren azaroaren 9an, asteartea, 16:30etik 18:30era. Bertan azalduko dizuegu parte-hartzea nola izapidetu eta izan ditzakezuen zalantzak argituko dizkizuegu. Bilkura presentziala izango da eta sindikatuaren egoitzan egingo da (Arga kalea 12-14, behea, Iruñea). Izena emateko, idatzi mezu elektroniko bat irakaskuntzanafarroa@lab.eus helbidera edo deitu telefonoz 948 382474 zenbakira, zure izen-abizenak eta irakasten duzun hezkuntza-etapa adieraziz. Ikastaroa doakoa izanen da.

Gogoan izan azken oposizioetan plaza lortu zuten eta orain praktikaldia egiten ari diren pertsonak, baita behin-behineko destinoa dutenak, lekualdatze-lehiaketan parte hartzera behartuta daudela.

Jatorrizko informazioa: HEMEN.