Azken Berriak: Lekualdatze Lehiaketa eta udako prozesuen egutegia

193

1.- HEZITZAILE FINKOEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

ADI! Lekualdatze prozesua gaur bertan hasten da!

  • Norberaren plaza borondatez amortizatzeko eskaerak 2026ko ekainaren 16tik 17a. (IV. Eranskina) bete eta bidali helbide elektroniko honetara: lal@haurreskolak.eus
  • 2026ko ekainaren 19tik-23ra bitartean (biak barne) Borondatez eskaria egiteko epea. Google Forms aplikazioaren bitartez. Lekualdatze-Lehiaketaren araudia eskuragarri www.haurreskolak.eus -en duzu informazio orokorreko zutabean; hezitzaileen atalean.

Prozesu honen inguruan edozein zalantza izanez gero idatzi helbide honetara: lal@haurreskolak.eus

2.- UDAKO BESTE PROZESU BATZUK

2023ko Egonkortze Prozesuko 77 LANPOSTUEN ESKAINTZA

  • Uztailaren 10ean eskaintza argitaratuko dute.

INDARREAN DAGOEN ORDEZKAPEN EDO LEP ARTEKO KONTRATUARI UKO EGITEKO EPEA

  • Abuztuaren 11n eta 12an indarrean dagoen ORDEZKAPEN edo LEP ARTEKO kontratuari uko egiteko epea zabalduko da ( irailaren 1erako disponible egoteko).

IKASTURTE HASIERAKO ESLEIPENAK

  • Abuztuaren 24an deialdia argitaratu

Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin harremanetan.