Azken Berriak: Kontratuei uko egitea

76

1.- Kontratuei uko egitea

Uztailaren 1etik 7ra, indarrean dauden ordezkapen-kontratuei, lanpostu hutsengatiko bitarteko kontratuei eta ekoizpen-gorabeherengatiko kontratuei uko egiteko aukera egongo da, Heziguneko formularioaren bidez.

Ukoek abuztuaren 31tik izango dituzte ondorioak. Uko egin duten langileek irailaren 1etik aurrera Ordezkabidean eskaintzen diren lanpostuetan parte hartu ahal izango dute.

Epe barruan aurkeztutako ukoek ez dute penalizaziorik izango, baina borondatezko ukoa denez, ez dute langabezia-prestaziorik sortuko.

Uztailaren 9an argitaratuko da onartutako eta baztertutako ukoen behin-behineko zerrenda.

– Gehiago jakiteko: HEMEN