Azken berriak EAEko Hezkuntzako Irakasleen inguruan

524

2022/23ko Lekualdatze-lehiaketa I.E. eta Ikuskariak:

Hezigune plataforman onartutakoen, merezimenduen baremoa eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak argitaratu dira. Gora jotzeko errekurtsoaren epea: 2023ko urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra, biak barne.
I.E.-en lanpostu hutsen behin-behineko zerrenda argitaratu dute. Informazio gehiago hemen.

2022ko EPE Irakasleak: Egonkortzeko salbuespenezko prozesua – Lanbide Heziketako sektore bereziak:

Behin-behineko onartutako eta baztertutakoen zerrenda argitaratu da. Epea erreklamazioa aurkezteko, bai eta espezialitateen arteko lehentasun-hurrenkera zehazteko ere (espezialitate desberdinetan eskabide bat baino gehiago aurkeztu dutenentzat): 2023ko urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra.

Epaimahaietako kideak izendatzeko zozketa iragarri da. Informazio gehiago: HEMEN.

Ikuskaritza:
Hezkuntzako ikuskari lanpostuak aldi baterako betetzeko hautagaien zerrenda eguneratzen duen ebazpena argitaratu da. Informazio gehiago: HEMEN.