Azken Berriak: 77 lanpostu gehigarriak. Salbuespenezko hautaketa-prozesua

65

1.- 77 lanpostu gehigarriak. Salbuespenezko hautaketa-prozesua

Gaur, hilak 10, egonkortze prozesuaren baitan (TSJk emandako sententziaren ostean), deialdia, 77 lanpostuen eskaintza eta hautagaien zerrenda puntuazioarekin argitaratu ditu Haurreskolak Partzuergoak: http://www.haurreskolak.eus/lista_noticia?id_noticia=694

Hautagaiek korreo elektroniko bat jasoko dute ebazpenarekin eta lanpostuen aukeraketa Google Forms bidez egingo da.

Uztailaren 27 behin behineko esleipena argitaratuko da eta hautagaiei aukera emango zaie hitzordua hartzeko kontratua sinatzeko eta merituak aurkezteko.

Borondatezko eszedentziaren eskaerak hautaketa- eta lanpostu-esleipen faseak amaitu ondoren egingo dira, lan-kontratua formalizatzeko unean. Gogoratu eszedentzia eskatzean lanpostuaren atxikipena galtzen dela (senideen zaintzarako direnak salbu).