Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen du Haurren Munduko Eguna. Egun horretan, NBEren Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1959an, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testuaren akordioa 1989an. Hitzarmena sinatu duten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute.
Deklarazioak haurren protagonismoa aitortzen du eskubidedun subjektu gisa, eta haurren eskubideen babesa bermatzeko funtsezko arau batzuk ezartzen ditu.
Egun honen testuinguruan, Euskal Herri osoko eskoletan Israelgo estatu sionistak eraildako haur palestinarrak gogoratuko ditugu.
Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!
Genozidioa gelditu!
Argazki galeria: