Aurrerapausorik gabe amaitu da Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako sindikatuen eta Hezkuntza Sailaren arteko bilera

185


Sindikatuek gatazka bideratzeko esku har dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Bilera izan da gaur Lakuan Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza duten ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artean.


Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek sortutako gatazka bideratzeko esku har dezala eskatu diote bertan sindikatuek. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailarena ere bada Itundutako eskolek dituzten finantzaketa iturrien gaineko gardentasuna kontrolatzeko ardurarekin batera langileen lan baldintza egokiak bermatzeko ardura ere.


Hezkuntza Sailak Hitzarmena negoziatzea sektoreko sindikatuen eta patronalen eskumena dela adierazi die sindikatuei, eta epe luzera lanketak egiteko asmoetaz haratago gaur gaurkoz ez du proposamen zehatzik egin. Hitzarmen berria sinatzeko edukien alde, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek 4 greba egun egin dituztela jadanik gogoratu dute sindikatuek. Baita beste bost greba egun dituztela deituta abenduaren 11 eta 15 bitarte ere.


Aurreko Hitzarmena sinatzea ahalbideratu zuten proposamenak mahai gaineratzeko 29 greba egun gauzatu behar izan ziren 3
ikasturtetan banatuta. Sindikatuek aurreko hitzarmena sinatu ahal izateko egin behar izan zuten bidea ez dutela errepikatu
nahi adierazi diote hezkuntza Sailari.


Azkenik, argi daukate azken asteetan eman diren mugimenduak,azaroaren 27ko mahai negoziatzailea eta gaurko Hezkuntza
Saialrekin izandako bilera abian den greba dinamikaren ondorio direla. Eta hori dela jarraitu beharreko bidea hitzarmena
sinatzea ahlbideratuko duten proposamenak izan arte.


Hau horrela, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Gizarte Ekimeneko langileak abenduko grebetan ere nabarmen parte
hartzera animatzen dituzte.


Euskal Herrian 2023ko Abenduaren 5ean

PDF Embedder requires a url attribute