Aparteko orduen erabilera okerra egiteari uzteko exijitu dio Lan Ikuskaritzak Haurreskolak Partzuergoari

396


Haurreskolak Partzuergoari aparteko orduei dagokionez, Lan Hitzarmeneko 24. artikuluan zehazten denera mugatzeko errekerimendua egin dio EAEko Lan Ikuskaritzak:

“ 24. artikulua- Salbuespenezko egoerak
Ezingo da legez araututako bederatzi ordu baino gehienezko lanaldia gainditu, kasu honetan izan ezik: ezinbesteko kausak direla eta, lanaldi arrunta ez gainditzeagatik haur bat edo gehiago arreta eman gabe utzi behar bada. Hala gertatuko balitz, gehienezko lanaldia ezingo da haurreskolak irekita egiten dituen orduak baino luzeagoa izan, eta ezingo da inola ere 11 ordukoa baino luzeagoa izan. Kasu horietan, lan ordutegiz kanpo egindako ordu bakoitzeko ordu bat eta erdi zenbatuko da. Ordu horiek Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak idatziz hala eskatuta edo norberak erabakita, arrazoizko eta premiazko kasuetan egin behar dira, beti. Azken horiei dagokionez, Partzuergoari jakinarazi behar zaizkio lehenbailehen eta Haurreskolak Partzuergoak erantzun beharko ditu.
Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzak onartzen ez dituen orduak ez dute aparteko orduak izaera izango.”

Euskadiko Lan ikuskaritzak, Haurreskolak Partzuergoaren agerraldia eskatu zuen 2021eko azaroaren 9an, 2020an eman ziren kontratu luzapenen eta aparteko orduekin zerikusia duten hainbat konturen inguruko argipenak eskatzeko. Bertan izan ginen langileen ordezkariak ere.

LABek 2020ko iraila eta abendua bitartean gertatutako hainbat egoera salatu zituen: besteak beste, enpresatik egin zuten aparteko orduen erabilera ankerra, desplazamenduak edo ordezkapenak ez betetzea.

INFO-7._APARTEKO-ORDUAK-Haurreskolak