Aldebakarreko % 0,5eko igoera Ikastolako langileentzat

389

Lan Hitzarmeneko mahaiko bileran, aurreakordioan adostutako edukiak ekartzeko eskatu dugu, Lan Hitzarmena sinatzeko bidean
urratsak emanez.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ikastoletako Lan Hitzarmeneko Mahaiak bilera egin zuen martxoaren 7an. Ikastolen Elkarteak (partaidek) eta EIBk aldebakarrez erabaki dute Administrazioak bere langileei egin dien soldata igoera bera aplikatzea ikastoletako langileei: % 0,5, alegia. Igoera martxoko nominan aplikatuko da, 2023ko urtarriletik atzeraeraginkortasunez.

Bestalde, urtero bezala, hurrengo asteetan hasiera emango diogu 2024ko eszedente eta beharren prozedurari. LABen aldetik, prozesu horren garrantzia aldarrikatu eta aurreko urteetan egin den bezala, zorroztasunez egingo dela bermatuko dugula adierazi genuen mahaian.

Amaitzeko, Lan Hitzarmen berria sinatzeko urratsak emateko eskaera egin dugu. Horretarako, urtarrilaren 16an sinatu genuen aurrekoakordioan dauden edukiak mahai-gainera ekarriz eta han jasotakoa gauzatuz.

Lanean eta borrokan jarraituko dugu aurreakordioan sinatutakoa finkatu eta Lan Hitzarmen berria sinatu arte!