Haurren onartze arauak eta LABen aurrera begirako erronkak

119

Haurren onartze arauak inposatu dizkigute

Haurrekolak Partzuergoak apirilaren 22tik maiatzaren 10era irekiko den 2024-2025 ikasturteko haurren izen emate eperako Haurreskolen antolamendua eta haurrak onartzeko arautegia argitaratu zuen atzo. 2024ko martxoaren 6ko Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 04/03-2024 Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza, funtzionamendua eta haurren izen-emate arauak 2024-25 ikasturterako. LAB Sindikatutik azpimarratu nahi dugu hainbat saiakera egin baditugu ere, ordura arte ez ditugula dokumentua bera zein honen zirriborroa ezagutu.

Hala eta guztiz ere, eta “2023-2024ko Haurreskolen antolamendua eta haurrak onartzeko arautegia” oinarri hartuta 2024ko Otsailaren 19an LAB sindikatuak, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari zuzendutako eskaera erregistratu zuen. Eskaera honetan, hilabete guzti hauetan Haurreskolen antolaketaren inguruko langileen kezka eta ekarpenetan oinarrituta arautegiaren hainbat atalen gainean hainbat ekarpen eta proposamen helarazi genizkion Zuzendaritza Batzordeari. https://irakaskuntza.lab.eus/haurreskolak-partzuergoko-zuzendaritza-batzordeari-eskaera-haurren-onartze-arauak/

Otsailaren 22ko mahai negoziatzailean, beste behin ere, langileen ordezkari bezala gure ekarpenak egiteko aukera izatea eskatu genuen. Zoritxarrez, ez LABetik egindako eskaerak zein ekarpenak, ez eta langileek egin dituztenak ere, ez dituzte kontuan izan. Arestian esan ziguten bezala, araudi hau Zuzendaritza Batzordearen erabakia da eta ez da langileekin negoziatu behar.

Aurrera begirako erronkak:

LABetik langileen lan baldintzak hobetzeko lan hitzarmenaren negoziazio esparruan ekarpenak egiten gabiltza. Ekoizpen produkzioagatiko kontratuak luzatzeko akordioa lortzeko, bakante berriak sortzeko prozedura zehazteko, plantillak esleitzeko irizpideak akordio batean jasotzeko, hezitzaile finkoen leku aldatzea gauzatzeko, plantilen gazte berritze plan on bat lortzeko, ordezkagunea martxan jartzeko, eta kudeaketako langileen kontsolidazio prozesua ahalik eta lasterren berme guztiekin burutzeko egingo dugu indarra hurrengo asteetan.

Bestalde, mozioak sartzen ari gara Haurreskolak Partzuergoan plaza nahikoa ez duten udaletan Haurreskolak Partzuergoa doakoa izateaz gain unibertsala izan dadin.

LABetik lanean jarraituko dugu, Haurreskolak Partzuergoko langile, familia eta haurrak erdigunean jarriz, aurrera begirako erronkak lortu arte.