Aldaketak ahaideen gaixotasun larri eta heriotzagatiko baimenetan EAEko Hezkuntza Saileko hainbat langile-kolektibotan

625

Enplegatu Publikoaren Oinarriko Estatutuaren 48. artikuluan izandako aldaketak direla eta, egokitzapen batzuk egon dira ahaideen gaixotasun larri eta heriotzagatiko baimenetan, honako langile-kolektiboetan eragiten dutenak: EAEko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioak, Hezkuntza Saileko lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileak, eta Sukaldaritza eta Garbiketako lan-kontratuko langileak eta Haurreskolak Partzuergoko langileak.

Ezkontidearen, bikotekidearen edo semearen edo alabaren heriotzagatik, istripuagatik edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntzagatik:

5 lanegun, oro har, eta 2 egun natural gehiago gertakaria 150 km baino urrunago gertatzen bada.

Odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailako senide baten heriotzagatik, istripuagatik edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntzagatik:

3 lanegun, gertakaria udalerri berean izan bada, eta 5 lanegun, beste udalerri batean gertatu bada

Informazio gehiago: HEMEN

Baimen berriak honela geratzen dira: