Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako sindikatu guztiok bat egin dugu gaur Hezkuntza Departamentuari negoziatu dezan exijitzeko.

444

Nafarroako unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoa, itunpekoa, eta ikastolak eta 0-3 zikloa ordezkatzen dugun sindikatu sinatzaileok gure ezinegona eta gogaitasuna adierazi nahi dugu Gimeno kontseilariarekiko eta Hezkuntza Departamentuarekiko. Gaur hezkuntzari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo da Parlamentuan eta sektoreko langileekiko duten utzikeria salatu nahi dugu, baita Nafarroako Irakaskuntzari dakarkiona ere.

Azpisektore horietako bakoitzean, hezkuntza-kalitatean zuzenean eragiten duten lan-baldintzak hobetzeko eskaera etengabea izaten ari da. Langile guztiok eskatzen dugu benetako negoziazio-bide eraginkorrak ezartzea, jendarteari ematen diogun zerbitzua hobetzea ekarriko luketen aldarrikapenak lortzeko.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Gobernuaren erantzuna etengabeko erresistentziazkoa da, ordezkaritza sindikalarekin negoziatzera esertzeko. Aurrekontu-erabilgarritasunik eza aipatzen du beti Gobernuak, arlo publikoaren kudeaketaren arduradun nagusiek, gizartearen zutabe garrantzitsuenetako batean, hain zuzen ere, hezkuntzan, inbertsioa handitu dezaketen aurrekontu- edo zerga-erreformak egiteko aukerarik izango ez balute bezala.

Botere publikoei eta Parlamentuko talde guztiei exijitzen diegu hezkuntza-langile horien guztien aldarriari entzungor egiteari utz diezaiotela, eta, behingoz, sektorea hobetzen inplika daitezela. Horretarako, neurri egokiak har ditzatela eskatzen diegu, aldarrikapen horiek beharrezko aurrekontu-babesa lor dezaten Parlamentuaren aldetik. Nafarroako gizarte osoari zor zaion inplikazioa eta erantzukizuna hori lortzen ez dugun bitartean, mobilizazioei eutsiko diegu.

Hezkuntzaren, hizki larriz idatzita, garaia da.

Sinatuta:

Hezkuntza Publikoko sindikatuak: STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA, UGT

Itunpeko irakaskuntza eta Ikastolak:: SEPNA-FSIE, UGT, LAB, ELA

0-3 zikloko sindikatuak LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT, CCOO

Iruñea, 2024ko apirilak 26