Haurreskoletako akordioak betearazteko bide judizialera jo dugu

367

(EAE, Haurreskolak)

Haurreskolak Partzuergoaren eta Eusko Jaurlaritzaren 2018ko akordioaren urraketa eta kudeaketako aurreakordioa ez betetzearen erabakiaren aurrean, LAB sindikatuak gatazka kolektiboa sartu du.
LABek 2018ean sinatutako akordioak, beste puntu batzuen artean,
kudeaketako langileen arloko hainbat gai negoziatzeko atea irekitzen zuen. Besteak beste, kudeaketako langileen lanpostuen zerrenda eta funtzioen negoziazioa, haien ordezkoen zerrenda eta barne sustapenaren araudia. Greba-dinamika deitu zuen LABek puntu hauen negoziazioan ez zegoelako aurrera-pausurik, eta, azkenean, aurreakordio batekin bukatu zen.
Kudeaketako aurreakordio hau ez betetzeak eta 2018ko akordioan jasotzen den ordezkapen guztiak lehenengo egunetik beteko direla ez errespetatzeak langileon ordezkaritzarekin hitzartutakoarekiko eta langileok lortutako eskubideekiko errespetu falta ikaragarria erakusten dute. Horrez gain, LABek lan-hitzarmeneko desplazamenduen artikulua era ez onargarrian erabiltzen ari direla etengabean salatu du; arrazoi guzti hauengatik, haurreskoletako langile guztioi eragiten digun Gatazka kolektiboa sartu du LAB sindikatuak.
Gauzak horrela, Lan harremanen kontseiluan adiskidetze bilera azaroaren 4an izango da. Lan harremanerako bitartekaria tartean, adostasunik ez balego, demanda sartuko genuke.