Adingabekoen konfinamenduen aurrean, baimen ordainduaren eta baliabideen inguruan hitz egiteko mahaia eskatu diegu EAEko Gizarte ekimeneko patronalei

625

(Gizarte Ekimena, EAE)


Ikasturtea hasi zenetik, LABek hezkuntza itzulera osasuntsu eta adostua eskatu du.
Itzulera hori egoki egiteko, delegatuekin eta afiliatuekin batera, plataforma osatu dugu:

✅ Ikastetxeetara itzulera osasuntsua eta adostua: ikasleen behar pedagogikoak eta osasun integrala bermatuko dituzten neurriak adostea hezkuntzako eragileekin.

✅ Behar horiek gauzatzeko baliabide material eta pertsonalak (espazioak, langileak, babeserako ekipoak, garbiketa plantillak handitzea …)

✅ Ratioen jaitsiera osasun eta pedagogia arrazoiengatik: haur kopurua irakasleko/hezitzaileko/jangela-langileko.

✅ Lanpostuei eustea eta diru publikoaren kudeaketa gardena.

✅ Kontziliaziorako baimen ordainduak langileen ardurapean etxean dauden adin txikikoak zaintzeko.

Prozesua bukatuta, sektoreko patronali dei egin diegu, alde batetik itzulerarako baliabideen inguruan hitz egiten hasteko baita hainbat langileri etxean konfinatutako adingabeak zaintzeko sortzen zaien kontziliazio-arazoari irtenbide bat bilatzeko ere.

Arestian aipatu bezala, LABek prozesu parte hartzaile baten bidez afiliatuen iritzi eta ekarpenak jaso ditu eskola itzuleraren zein hitzarmen berriaren borrokan LABek egindako lanaren inguruan. Emaitzak aztertu ondoren, itzulerarako edukien plataforma osatzeaz gain, LABek Gizarte Ekimeneko hitzarmenaren baitan egindako borrokak babes oso zabala izan duela adierazi nahi dugu eta parte hartzaile guztiek ulertu eta babesten dutela ez sinatzeko eman ditugun arrazoiak.

Baina borroka oraindik ez da amaitu, 2019ko azaroan patronalek eta ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmena sinatu zuten arren, birkokapen prozedura adostu gabe dago oraindik, Lanbide Heziketako arloan inolako edukirik ez dago, lanpostua galdu duten langileak kaleratuak izan dira diru publikoarekin ordainduta, soldata igoerak ez dira ikastetxe guztietan eman...

Beraz, denon artean bidea egiten jarraitu behar dugu, langileok merezi dugulako, Euskal Eskola Publiko Komunitarioa Iruten ari garelako.

LABen mobilizazioa Kristau Eskolaren aurrean, 2020ko ekainean