Abusu egoeran dauden Hezkuntzako langile laboralentzako ate berria zabalduko du LABek

508

Duela egun batzuk, Justizia Auzitegi Gorenak erakunde publikoetako langile askori eragiten dion epai bat eman zuen, Administrazioko edo enpresa publikoetako LABORAL izaera eta ALDI BATERAKO kontratazioan dauden langileei eragiten diena. Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak kontrataturiko Sukalde, Garbiketa, Heziketa Bereziko, Haurreskolak Partzuergoko edo EHUko langile laboralei eragiten die ebazpenak.
Epai horrek agerian uzten du Administrazio ezberdinetan erabili den kontratazio sistema iruzurrean oinarrituta dagoela, aldi baterako langileak mantendu direlako LAN ESKAINTZA PUBLIKOAK (LEP) egin gabe edo egin diren LEPek ez dietelako pertsonal beharrei erantzun. Horregatik epai honek langile laboral hau finko gisa aitortzen du.
Auzitegi Gorenak horrelako epai bat egiteak aukera ematen digu ezaugarri berdinekin dauden langileen egoera salatu eta finkotasuna eskatzeko. Garrantzitsutzat jotzen dugu administrazioek, langileei egindako iruzurragatik eta langileak abusu egoeran mantentzearen erantzule diren aldetik, ofizioz epaia betearaztea.

Horregatik, egoera horretan dauden langileei erreklamazioa egitea proposatzen diegu, eta administrazioaren ezezko edo isiltasunaren aurrean, beharrezkoak diren urrats judizialak egingo ditugu. Irakurri dokumentu hau eta edozein zalantza baldin baduzu edo erreklamazioa egiteko moduan zaudela uste baduzu, jar zaitez harremanetan zure lantokiko LABeko ordezkariarekin edo deitu gure telefonoetara (azpisektoretako orrialdeetan topa ditzakezu zure kolektiboari dagokiona)

211213-INFO-laboralen-finkotasuna-eskatzeko-bidea-hasi-du-LABek-1eu