Funtzioak

Hezkuntza-laguntzako espezialistek honako zereginak beteko dituzte:

1.– Autonomia pertsonaleko programak diseinatu eta burutzea eta, honekin lotuta, hezkuntza-premia bereziak dituen ikaslea zaintzea, txukuntzea, garbitzea eta janztea, behar baldin badu, ezarritako orientabideei jarraituz eta arretaz arduratzen diren irakasleek begiratuta (tutorea, aholkularia, irakasle tutorea, etab.).

2.– Hezkuntza-premia bereziak dituen ikaslearen elikadura-ohiturekin zerikusia duten autonomia pertso-naleko programak diseinatu eta burutzea, ezarritako orientabideei jarraituz eta arretaz arduratzen diren irakasleek begiratuta (tutorea, aholkularia, irakasle tutorea, etab.).

3.– Behar duen ikasleari batetik bestera joan behar duenean laguntzea bere eskolako ekintza garatu ahal izateko.

4.– Zerbitzua eskatzen duen ikasleari arreta ematen, begiratzen eta zaintzen biziki parte hartzea, atsedenaldietan; gainontzeko ikasleekin harreman egokia izan dezala lotzen saiatu beharko da.

5.– Laguntza- eta aholkularitza-profesionalekin (logopeda, fisioterapeuta, IBTren irakasle ibiltaria, TMren aholkularia, etab.) lankidetzan jardutea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek egin behar dituzten jardueretan, eta bertaratzea eskatzen den horietan.

6.– Bere eskumenaren eremuan, irakasle tutorearekin parte hartzea hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei dagozkien Norbanako Curriculum Egokitzapena eta norbanakoen programak prestatu eta egiten; halaber, dagozkion lan horiek gauzatzea.

7.– Bere eskumenekoak diren alderdietan, irakasle tutoreekin, irakasle bereziarekin eta, hala badagokio, TMrekin koordinazioan jardutea, autonomia pertsonaleko programei dagokienez, Norbanako Curriculum Egokitzapenaren jarraipena eta arretako ikasleek duten eboluzioarena errazte aldera.

8.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen jokabide eta komunikazio-ohiturekin zerikusia duten autonomia sozialeko programak diseinatu eta burutzen parte hartzea, ezarritako orientabideei jarraituz eta irakasle arduradunek begiratuta.

9.– Bere eskumenekoak diren alderdien garapenari buruzko informazioa ematea, autonomia sozialeko programei dagokienez, Norbanako Curriculum Egokitzapenaren jarraipena eta arretako ikasleek duten eboluzioarena errazte aldera.

10.– Laguntza-profesional osagarriekin (logopeda, fisioterapeuta, IBTren irakasle ibiltaria, okupazio-terapetua, etab.) lankidetzan jardutea, zertarako eta hezkuntza- premia bereziak dituzten ikasleei curriculumera sartzeko behar dituzten materialak egokitzen eta erabiltzen laguntzeko eta laguntza teknikoa eskaintzeko.

11.– Bere eskumenekoak diren alderdien garapenari buruzko informazioa ematea; honela, errazagoa izango da Norbanako Curriculum Egokitzapenaren jarraipena eta programazioa eta arretako ikasleek duten eboluzioaren jarraipena egitea, materialak egokitzeari eta laguntza teknikoak eskaintzeari dagokionez.

12.– Dagozkion ardurak aplikatzea, ezarritako protokoloari jarraituz; dena dela, funtzio hauek ikastetxeko gainontzeko profesionalekin batera garatuko dira.

13.– Osagarrizko laguntza-zerbitzuekin parte hartu eta lankidetzan jardutea, mugitzeko trebetasunak garatzeko jardueretan.

14.-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arreta, manipulazioa, motibazioa eta kontrola zentratzen parte hartu eta lankidetzan jardutea, mugitzeko trebetasunak garatzeko jardueretan eta beren jokaeretan.

15.– Bere eskumenekoak diren alderdien garapenari buruzko informazioa ematea, mugitzeko trebetasunei dagokienez, Norbanako Curriculum Egokitzapenaren ondoriozko banakako programazioaren jarraipena eta arretako ikasleek duten eboluzioarena errazte aldera.

16.– Lehen aipatutako programei buruzko bilera teknikoetan eta ebaluatzeko bileretan parte hartzea.

17.– Bere eskumeneko txosten teknikoak egitea.

Funtzio hauek laguntzen zaien ikasleekin zerikusia duten gainontzeko profesionalekin koordinatuz garatuko dira.