- Seme-alaba adingabea zaintzeko. Edozein unetan eskatu ahalko da, adingabeak 3 urte bete arte eskainitako ordezkapenari uko egiteko aukera. Aldi baterako lan-etetearen egoera hauetan sartu direnek egoera horretan egongo ez bailiren deituak izateko eskubidea izaten jarraituko dute eta ordezkapenak egiteko eskaintzen zaien aldia emandako zerbitzu-denboratzat konputatuko zaie.
- Egoera horretan ematen den denbora ez da kontutan hartzen antzinatasunerako ezta Gizarte Segurantzarako.
- Kontuan hartuko da denbora hau barematzeko.
- Onuradunak gutxienez 20 egun lehenago adierazi behar du idatziz libre egoerara bueltatzen dela, adingabeak 3 urte betetzen dituenean edo berak etetea erabakitzen duenean.
- Gurasoetako batek bakarrik eskatu ahalko du.
- Eskabide orria bete behar da eta Lurralde Ordezkaritzan entregatu.
ADI!!! Kasuan kasu komenigarria izan daiteke norberaren eginkizunetarako baimena erabiltzea.
Zerbitzuak aldi baterako etetea eta norberaren eginkizunetarako baimenaren arteko aldeak beheko taulan:
ZERBITZUAK ALDI BATERAKO ETETEA | NORBERAREN EGINKIZUNETARAKO BAIMENA |
Umeak 3 urte betea arte. | 3 hilabeteko iraupena etenaldiekin bi urtetan zehar. Jardunean hasi edo lanera itzuli eta urtebete igaro arte ezin izango da eskatu. Hezkuntza sailerako lan egin duten langile ez finkoek baimen hori hartzeko eskubidea izango dute, betiere urtebete lan egin badute etenik gabe. |
Ezin da edoskitzea metatu. Aurrez esan behar da, 20 egun lehenago. | Edoskitzea metatu daiteke betiere baimen egunak kenduz. |
Ez da kotizatzen. | Kotizatzen da. Ez du opor egunik sortzen. |
Puntuatzen da. | Puntuatzen da. |