Ikasturte hasierako jarraibideak

Jarraibideak, aniztasunerakko eta hezkuntza inklusiorako zuzendariarenak, ikasturtea antolatzeko direnak Hezkuntza-Laguntzako Espezialista (HLE), Fisioterapiarako Espezialista, Okupazio-Terapiarako Espezilista, Zeinu-Hizkuntzako Interprete (ZHI) eta Logopeda diren hezitzaile lan-kontratudunei dagokienez, eta Entzumen eta Hizkuntzako (EHI) irakaskeei dagokienez.

https://www.euskadi.eus/hezkuntza-berriztatzea-orientabideak-jarraibideak/web01-a3hinklu/eu/

Akatsak zuzentzea eta jarraibide osagarriak ematea

HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTEK HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK (HPB) DITUZTEN IKASLEEI JANTOKIKO ORDUTEGIAN ARRETA EMATEKO JARRAIBIDE OSAGARRIA

Hezkuntza Saileko irakasleen eta hezkuntza-langileen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko mahaiaren Erabakiak, 2018ko apirilaren 13koak, hau dio 12. apartatuan:

Arrazoi horregatik, ikasle guztiak –premia bereziak izan edo ez– hartuko dira kontuan jantokiko begiraleen ratioak kalkulatu ahal izateko. Eskola Inklusiboaren ikuspegitik, eta jantokia hezkuntza-espazio bat izanik, hala jantokian nola jolastokiko zainketa-zereginetan, espezialistaren esku-hartzea autonomia pertsonaleko edo sozialeko programa bati loturik egongo da beti. Jantoki-zerbitzuan zuzeneko arreta ematen duten langileek ordubete izango dute bazkaltzeko, eta ordu hori lanalditzat hartuko da”.

1HPBak dituzten ikasleen autonomia pertsonal edo sozialeko programari dagokionez, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, HLPBen aholkularitzak kodetuko du ea ikasleak HLEen arreta-premia dakarren autonomia sozialeko edo pertsonaleko programa duen bazkalorduan (300.6E1), eguerdiko jolastokian dagoen denboran (300.6E2), bi egoeretan (300.6E1 eta 300.6E2) edo bietako batean ere ez (horrelako koderik gabe).

Ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen arreta-premiak asetzeko gisan prestatu beharko ditu HLE langileen ordutegia eta bazkaltzeko txandak; arreta-premia horiek aurreko kodeekin zehaztu ditu HLPB aholkularitzak.

HLE bakarra badago eta ezin bada txandarik egin, ikastetxeko zuzendaritzak jantokiko arduradunaren bidez ziurtatu beharko du HLEa behar duten ikasleei arreta egokia ematen zaiela HLEak bazkaltzeko dagokion ordua erabiltzen duen bitartean.