Zerrenda kudeaketa

6.1. Kontratu hobekuntza: LEP arteko kontratu berria sortzen denean, ordezkapen bat betetzen ari den langileari eskaini beharko zaio. Onartzea borondatezkoa izango da eta ikasturtean behin baino ez zaio eskainiko.

6.2. Kontratazioa: “Lanerako prest” dagoen lehenengo hautagaiari egingo zaio eskaintza, baremazio aldian aukeratutako zonalde eta jardunen irizpideei jarraituz.

Ordezkapenen kasuistika osoa (Araudiaren 6. artikulua): https://irakaskuntza.lab.eus/haurreskolak-partzuergoko-hezitzaileen-ordezkoen-gida/

Kudeaketa: LAB sindikatuak aspaldi eskatu du aplikazio baten bidez egin ahal izatea. Momentuz halakorik ez dago eta horregatik, telefonoz egiten den kontratazio eskaintza herrialdeka (baremazio aldian aukeratutako zonaldeen arabera) egiten da, modu independentean.

Lehentasuna:

  • Haurreskola batean hautagairen batek lan metaketa edota ordezkapen bat egin badu eta 10 egun naturalak baino lehen haurreskola bereko hezitzaile bat ordezkatzeko beharra sortzen bada, lan metaketa edo ordezkapena egin zuen horrek izango du lehentasuna, betiere erabilgarri badago, puntuazio handiagoko hautagaiak egon arren.
  • Jarraian diren ordezkapenen kasuan, ordezkatu behar den haur hezitzaile berdina baldin bada, ordezkapen hori betetzen egon den ordezko berberak izango du lehentasuna.