Aldi baterako etena

ORDEZKOEN ARAUDIA 5.3 (UKO JUSTIFIKATUAK) e) atala ORDEZKAPENAK BETETZEKO ALDI BATERAKO ETENA (ESZEDENTZIA FIKTIZIOA)

Hautagaiek, haurrak zaintzeko, haurrak hiru urte egin arte ordezkapenak egiteko aldi baterako etena eska dezakete. Haurrak hiru urte betetzean itzuli egin beharko dute. Beti izango da zerrendetara lehenago itzultzeko aukera. Itzultzeko eskatzen ez badute, hautagaiak zerrendatik kanpo geldituko dira.

Bateraezina izango da ordaindutako edozein jarduerarekin.

Eskaera horiek gutxienez 15 eguneko aurreikuspenarekin egin beharko dira, eta iraupena gutxienez 15 egunekoa izan beharko da.