Kudeaketa alorreko pertsonalaren lan denbora

Kudeaketa alorreko pertsonalaren urteko lanaldi normalizatua 1592 ordukoa izango da.

Hiru lanaldi-mota aukeratzeko aukera izango du langileak. Betiere aukera hori departamentuan desoreka sortzen ez badu eta zerbitzua bermatzen bada. Departemantu guztietako zerbitzu 08:30 eta 14:30 artean bermatuko da.

1) Lanaldi zatitua.

Astelehenetik ostegunera egingo da goizez eta arratsaldez, egunero 8 ordu eta 15 minutu. Bazkaltzeko etena egingo da gutxienez ordu erdikoa eta gehienez bi ordukoa.

2) Lanaldi jarraitua.

Astelehenetik ostiralera egingo da lanaldi jarraituan, egunero 7 ordu eta 15 minutuz (221 lanegun urtean).

3) Lanaldi mistoa.

Astelehenetik ostegunera, 2 egunetan lanaldi zatitua eta beste 2 egunetan lanaldi jarraitua egingo da (astelehen eta asteazken edo astearte eta osteguna.

Lanaldi zatitu eta mistoan ostiraleko lanaldia 7 ordukoa izango da, udako lanaldian ezik 6 ordu eta 30 minutuko lanaldi jarraitua izango dela.

Lanaldi zatitu eta mistoan udako lanaldia 17 asteko iraupena izango du, ekainaren lehen edo bigarren astelehenetik hasita. Sarrera eta irteera orduak honako hauek izango dira urtean zehar: Urte osoko sarrera ordua: goizeko 07:30etatik 09:00ak arte. Irteera ordua, bakoitzaren jardunaren araberakoa eguneko ordutegia egin eta gero eta bazkaltzeko etena errespetatuz horrela badagokio lanaldiaren arabera.

Lanaldi aukeraketa urte amaieran egingo da urteko egutegia aktibatzen den egunetik abian jarriko da eta urtebeteko konpromisoa hartuko du langileak. Ezingo da urtean zehar lanaldi mota aldatu. Ordezkoak ordezkatzen duenaren egutegia egin beharko du. Urte bakoitzeko egutegiaren arabera eta langile bakoitzaren lanaldiaren arabera finkatuko dira aukera askeko orduak.