Kudeaketako langileek eskubidea izango dute, lan egindako urte oso bakoitzean, hilabete natural bateko edo proportzioan dagozkien egunetako oporraldi ordaindua hartzeko.
Urte osoko lana egiten ez dutenen kasuan, oporraldiaren iraunaldia lanean hasi edo itzuli zirenetik urte horretarako abenduaren 31 arte igarotako denboraren proportziokoa izango da.
Oporrak ezingo dira eskudirutan konpentsatu, ez osorik, ez zati bat, non eta urtean zehar lanari utzi eta oporraldi osoa hartu ez den.
Erretiratze-baldintza salbuetsita dagoenez, ez dagokio eskudiruzko ordainketarik.
Lan-harremana amaitzeko arrazoia langilearen heriotza denean, eskubidedunei ordainduko zaie.
Oinarrizko hilabetea oporrak hartzeko abuztua izango da, eta hau erabiliko da egutegi eredua egiteko. Abuztua lehenetsiko da 15 egun hartzeko, gainerako 15 egunak langileak har ditzake urtean zehar, beti ere lanaren beharrak kontuan hartuta eta zerbitzu buruarekin adostuta.
Partzuergoak, lanaren beharrak aginduta oporrak hartzeko eguna aldatzen badu, 15 egun lehenago gutxienez adierazi beharko dio eragindako pertsonari, eta honek eskubidea du erabaki horrek eragindako gastuak kobratzeko, gastuen frogagiria aurkeztu ondoren.