Eszedentziak

1. Informazio orokorra

AZALPENAIRAUPENAOHARRAK
NAHITAEZKOAa) Kargu publikoren bat betetzeko izendatua edo hautatua izateagatik, langileak lanera joatea ezinezkoa badu.
b) Langileak probintziako edota lurralde esparru handiagoko eginkizun sindikalak bete behar baditu.
c) Langileak askatasuna galdu duenean, -prebentziozko atxilotzea eta behin-behineko espetxeratzea barne hartuta, zigortzeko epai irmorik jasotzen ez duen bitartean.

Behar besteko
denbora.
Antzinatasuna zenbatzeko eta lanpostua gordetzeko eskubidea emango du.



Amaitu eta 30 egunetan lanera bueltatu behar da.
BORONDATEZKOAUrtebeteko antzinatasuna bete duen langileak.Gutxienez 4 hilabete eta gehienez 5 urte.4 urte igaro behar dira berriz eskatu ahal izateko.
SEME-ALABAK
ZAINTZEKOA
Behar beste denbora haurrak 3 urte bete arte.Eskaerak 15 egun arinago egin behar dira. Antzinatasuna zenbatzeko eta lanpostua gordetzeko eskubidea emango du.
2.MAILAKO SENIDEA
ZAINTZEKO EDO,
NAHIZ ETA ELKARREKIN
EZ BIZI, HAREN TUTORE
LEGALA BADA
2 urte gehienez.Eskaerak 15 egun arinago egin behar dira. Antzinatasuna zenbatzeko eta lanpostua gordetzeko eskubidea emango du.
BATERAEZINTASUNABeste edozein administrazio publikotara joateko, betiere, izendapen batekin justifikatuz gero.Eskatzeko arrazoia izan den zerbitzu harremanak dirauen bitartean.Zerbitzu harremana amaitu eta 30 eguneko epean lanera itzultzea eskatu behar da. Ez dakar lanpostuaren erreserbarik.

*Eszedentziak eskatzeko jarraibide orokorretako 01PO eredua beteta bidali behar da pertsonal zerbitzura.

2. Eszedentziak (56. artikulua)

1.- Eszedentzia borondatezkoa edo nahitaezkoa izan daiteke, edota seme-alaba nahiz ahaideak zaintzeko.

2.– Nahitaezko eszedentziak lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna zenbatzeko eskubidea emango du. Honako kasu hauetan emango da, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari idatziz eskatu ondoren:
a) Kargu publikoren bat betetzeko izendatua edo hautatua izateagatik, langileak lanera joatea ezinezkoa badu.
b) Langileak probintziako edota lurralde esparru handiagoko eginkizun sindikalak bete behar baditu, ordezkaritza karguak irauten duen bitartean.
c) Langileak askatasuna galdu duenean –prebentziozko atxilotzea eta behin-behineko espetxeratzea barne hartuta–, zigortzeko epai irmorik jasotzen ez duen bitartean. Eszedentzia nahitaez hartzen duen langileak lanera itzultzea eskatu beharko du, zegokion zerbitzu, kargu edo zeregina utzi eta hogeita hamar egutegi egun igaro baino lehen. Eszedentzia egoera bukatu eta ezarritako epe barruan lanera itzultzeko eskaera egiten ez badu, behin betiko baja emango zaio langileari.

3.– Haurreskolak Partzuergoan urtebeteko antzinatasuna bete duten langileek borondatezko eszedentzia eska dezakete, idatziz. Gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez bost urtekoa izango den eszedentzia har dezakete, baldin eta lau urte igaro badira azkeneko eszedentzia amaitu zitzaienetik.

4.– Bestelako mugarik gabe, langileek eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, hiru urtetik beherako eperako, seme-alaba bakoitza zaintzeko. Eszedentzia hori haur naturalak, adopziozkoak, adopzio aurretik hartuak edota harrera iraunkorrean hartuak diren haurrak zaintzeko izango da, eta harrera behin-behinekoa den kasuetan ere har daiteke. Epea, betiere, haurraren jaiotegunetik edo ebazpen judizial edo administratiboaren datatik aurrera kontatuko da. Denboraldi horretan, langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izango du, eta epe hori ere kontuan hartuko zaio antzinatasunaren ondorioetarako. Hurrengo seme edo alaba bakoitzak beste eszedentzia baterako eskubidea emango du; hala gertatuz gero, une horretan burutzen ari zen eszedentzia bertan bukatuko da.

5.– Langileek gehienez bi urteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senideak zaintzeko, edo, nahiz eta elkarrekin ez bizi, haren tutore legala bada, senideren bat, adinagatik, istripuren bat izateagatik edo gaitzak jota egoteagatik, ezin bada bere kabuz moldatu eta ordaindutako jarduerarik egiten ez badu. Denboraldi horretan, langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izango du, eta epe hori ere kontuan hartuko zaio antzinatasunaren ondorioetarako. Era berean, prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko eskubidea izango du. Bestalde, beste subjektu batek beste eszedentzia bat hartzeko eskubidea sortzen badu, eszedentziako denboraldi hori hasten denean langileak lehendik zeukan eszedentzia bukatuko da.

6.- Haurreskolak Partzuergoko langile finkoek sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia eska dezakete. Idatziz eskatu beharko da. Eszedentzia mota honek ez dakar lanpostuaren erreserbarik. Eszedentzia sortu duen egoera mantentzen den bitartean iraungo du. Eszedentziaren arrazoia desagertzean langileak, gehieneko hogeita hamar egun naturaleko epean, eszedentzia eragin zuen zerbitzua uzten duenetik zenbatzen hasita, idatziz jakinarazi beharko dio Haurreskolak Partzuergoari, dagokion lanpostua behin-behinekoz esleitu dezaion. Langileak hurrengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko du nahitaez. Eszedentzia sortu zuen egoera amaitzean, ezarritako epean ez badio Haurreskolak Partzuergoari jakinarazten, behin-betikoz galduko du lanpostua.

7.– Borondatezko eszedentzia hartu duen langileak berriz lanera itzultzea eskatzen duenean, bere kategorian hutsik geratzen den lehen lanpostua betetzeko eskubidea izango du, edo, bestela, hutsen bat gelditu arte itxaron beharko du.

3. Eszedentzia berezia (57. artikulua)

Lan-kontratudun langile finkoek, bi urteko antzinatasuna badute, borondatezko eszedentzia berezia hartzeko eskubidea izango dute, eta lanpostua gordeko zaie zerbitzuak ematen dituzten lanpostu edo haurreskola berean, gutxienez sei hilabetez eta gehienez urtebetez, hezitzaileen kasuan, azken kasu horretan, aldi hauetakoren batean egon beharko du: abuztua-urtarrila edo otsaila-uztaila.

Langile berak ezin izango du eskubide hori berriro baliatu, baldin eta aurreko eszedentzia amaitu zenetik bost urte igaro ez badira, aurreko eszedentzia amaitu zenetik.