Patronalak eduki egokirik aurkeztu ezean, EAEko Gizarte Ekimenetako ikastetxeetan beste hamar greba egun egingo dituzte urtarrilean eta otsailean

361

Patronalek bilerak deitu dituzte, baina proposamenik ez dute aurreratu sindikatuek aldez aurretik eskatu arren
Hiru urte dira hitzarmena iraungita dagoela. Guztira, hamalau bilera egin dituzte sindikatuek aurrerapausorik gabe.

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek bederatzi greba egun egin dituzte jada, eta beste hamar greba egun gehiago dituzte deituta sektorean ordezkaritza duten ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek: urtarrilaren 17, 18, 23, 24 eta 25erako eta otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako.

Bada, greba dinamikak behartuta, bilerak deitu ditzute mahai negoziatzailean ordezkaritza duten Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek. Lehena urtarrilaren 10erako, asteazkenerako. Sindikatuek hitzarmena berritzeko akordioa lortu nahi dute, ikastetxeetako langileen baldintzekin lotuta baitago ikasleei eskaintzen zain hezkuntza kalitatea.

Horregatik, orain arte bezala, bilerara joango direla baieztatu diete patronalei, eta eskatu diete aldez aurretik helaraz dezatela aurkeztuko duten proposamena, edukiak aztertu eta negoziaketan ahalik eta gehien aurreratzeko. Izan ere, ez dute onartuko edukirik gabeko proposamenik, are gutxiago desmobilizazioa sustatzea helburua bada.

EAEko Gizarte Ekimeneko hitzarmenak hiru urte daramatza iraungita, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek proposamenik eta edukirik gabeko bilerak deitu dituzte; bai grebak hasi aurreko hamahiru bileretan, bai greben bitartean, azaroaren 27rako deitutakoan.

Hori horrela, sindikatuek fede oneko negoziaketa eta proposamenak lehenbailehen egiteko eskaera egin diete patronalei. Eusko Jaurlaritzari, bestetik, beharrezkoa izanez gero, gatazka bideratzeko esku har dezala eskatu diote. Edukirik mahaigaineratu ezean, urtarrilareko eta otsailerako deitutako greba egunekin aurrera egin beste biderik ez dute izango. Era berean, ikastetxeetan sinadura bilketa bat abian jarriko dutela iragarri dute sindikatuek, hitzarmena berritzea posible egingo duten edukiak aurkeztearen alde.


Hain zuzen ere, aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialei aurre egiteko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

2024ko urtarrilaren 9a

PDF Embedder requires a url attribute