Mahai-negoziatzaileak deitu dira hezkuntza publikoan (SutaGar)

291

Urriaren 5ean Lan Legepeko zerbitzuetako langileen (garbiketa eta sukaldaritza) lan hitzarmena negoziatzeko lehenengo mahai-negoziatzailea izango dugu

Hezkuntza Sailak mahai-negoziatzaileak deitu ditu urriaren 4an, 5ean eta 6an hurrenez hurren irakasle funtzionarioen kolektiboan, sukalde eta garbiketan (lan-legepeko zerbitzuetako langileak) eta heziketa berezian (lan-legepeko irakasle eta hezitzaileak). Mahai-negoziatzaile hauetan landuko dugun puntua kasu guztietan berdina da: lan-baldintzak arautzen dituen Akordio Arautzailearen – irakasle funtzionarioen kasuan- edota Lan-Hitzarmenaren -kolektibo laboraletan- negoziazioarekin hastea.

EAEko hezkuntza publikoko langileok, “Publikoa, euskalduna eta propioa. Hezkuntza Legea langileokin eraiki” lemapean deituriko bi greba egunei esker, Hezkuntza Saila konpromisoak hartzera eta adostasunak lortzera behartu genuen afera laboralei dagokienez. Konpromiso horiek ekainaren 1eko akordio laboralean jaso ziren, eta orain, mahai sektorialetan garatu eta gauzatu behar dira.

Garbiketa eta sukaldaritzako kolektibo desberdinen lan hitzarmenari dagokionez, beraz, akordio laboralean jasota dauden

neurriez gain (lanpostuak mantentzeko eta plantillak esleitzeko irizpideak finkatzea, behin-behinekotasuna % 5era mugatzea, EPE prozesuak 3 urtero behin egitea eta hauen eredua negoziatzea, kolektiboa erabat euskalduntzeko plana zehaztea, soldatari dagokionean, kolektibo feminizatu eta prekarizatuenetarikoa garen einean lanari duen balio politiko, sozial eta ekonomikoa aitortzea) hurrengo puntuetan jarriko du LABek arreta:

– Ikasturteko eta asteko lan orduak jaistea

– Ratioak eta metrajea jaistean

– Funtzioak zehaztean

– Adinagatiko murrizketak zabaldu eta orokortzea 60 urtetik gorako langileentzat.
– Plantillak gazteberritzeko plan berezitua negoziatzea.

– Ordezkoen araudia negoziatzea, besteak beste, 165 egun baino gehiago lan egiten duten langileek ikasturte osoa puntuatu dezaten eta dagokien ordainsari ekonomikoa jaso.
– Lizentzia eta baimenen eguneratzea

– Pribatizazioarekin bukatu

Gainera, jangela-ereduari dagokionez, hezkuntza Sailak, 2024 eta 2025ean zehar, jangela-ereduaren gaineko aukeren azterketa egingo du.

PDF Embedder requires a url attribute