EAEko irakasleak: Merezimendu lehiaketan lanpostua lortu duten irakasleek entregatu beharreko dokumentazioa

521

8.- HAUTATUTAKO IZENGAIAK EGIN BEHARREKOAK

8.1.- Dokumentuak aurkeztea

EHAAn izangaien zerrenda argitaratu eta hurrengo egunean hasita 20 egun naturaleko epean entregatu beharko da dokumentazioa.

NON: hezigunea/ izapideak langileen sailarekin/egonkortzeko salbuespenezko prozesua/hautatuek dokumentazioa aurkezteko.

  • Aurkeztuta dagoena ez da berriz aurkeztu behar.
  • Aurkeztuta ez dagoen kasuetan, azpiatal bakoitzeko dokumentuak pdf bakar batean igo behar dira.

ZER:

  • NANa (kontsultatzeko baimena emateko aukera)
  • Zinpeko aitorpena (hezigunean deskargatu eta erantsi behar da)
  • Kidegoan sartzeko eskatutako titulua edo titulu hori lortzeko ikasketa guztiak gainditu direnaren ordainagiriaren ziurtagiria (hautaketa prozesuan entregatu dutenek edo kontsultatzeko baimena eman dutenek ez dute berriro entregatu behar). Atzerrian lortutako titulazioen kasuan jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortzen duen egiaztagiria edo homologazioa erantsi beharko da.
  • Hizkuntza eskakizuna (Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badaude edo Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan badaude ez dira berriz entregatu behar). Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aldi baterako salbuespen-egoeran daudenek, «Hautatuek dokumentazioa entregatzea» ereduan adierazi beharko dute.
  • Espainiar nazionalitatea ez dutenek: Deialdiaren 2.5 oinarrian aurreikusitako titulu edo egiaztagiriak entregatu behar dituzte.
  • HEO/BH/LHko teknikoek: prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa. Prestakuntzaren baliokidetzat jotzen duen aurretiazko irakaskuntza esperientzia I. eranskineko I. atalean adierazitako moduan egiaztatu behar da.
  • Sexu-ukigabetasunaren askatasunaren aurkako delituren batengatik epai irmoz kondenatua ez izanaren ziurtagiria (aukera dago kontsultatzeko baimena ematea). Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.

Gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza batean emandako dokumentazioa, zinpeko itzultzaileak egina edo dagokion kontsulatuak baliozkotua izan behar du.

Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuen osasun azterketa egiteko hitzordua emango zaie izangai guztiei. Bertaratzea derrigorrezkoa izango da.