Gizarte Ekimeneko ikastetxeak: Apirilaren 25eko grebaren ostean patronalen berririk gabe jarraitzen dute sindikatuek

595
  • Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Donostiko Kristau Eskola Patronal nagusiaren egoitza aurrean, Bilboko ikastetxe ugariz inguratutako Bizkaia plazan eta Gasteizko hezkuntza delegaritzan
  • Datorren ikasturteari begira grebak indartu beste biderik ez dutela izango adierazi dute bertan
Gasteizko elkarretaratzea
Gasteizko elkarretaratzea

Apirilak 25eko greba egunaren ostean, patronalek beraien immobilismoan errotuta jarraitzen dutela salatu dute ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek. Sindikatuek ez dute beraien berririk izan, eta greba aurretik bidali zieten negoziaketa eskaerari muzin egin diote. Hezkuntza sailak ere isilik jarraitzen du.

Apirilaren 25eko Greban Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek agerian utzi zuten beraien lanpostuen eta lan baldintzen alde borrokatzeko daukaten indarra eta prestutasuna. Eta sindikatuek langileak zoriondu nahi dituzte horregatik.

Bilboko elkarretaratzea
Bilboko elkarretaratzea

Gaur, ikasturteari amaiera emateko elkarretaratzeak gauzatu dituzte sindikatuek auzi honetan zeresana duten hiru hankei Hitzarmenaren negoziaketa ahalbideratzeko negoziaketak eta baldintzak sor ditzatela galdegiteko. Sektoreko patronal nagusia den kristau Eskolaren egoitza aurrean Donostin, hainbat ikastetxez inguratutako Bizkaia Plazan Bilbon eta Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko hezkuntza ordezkaritzaren aurrean hain zuzen ere.

Donostiako elkarretaratzea

Sindikatuek adierazi dute, egoera honetan eta patronalaren erantzunik ezaren aurrean, datorren ikasturtean interpelazio maila, mobilizazoa eta greba dinamika indartu beste biderik ez dutela izango. Eta horretarako lanketan ari dira.

Lanpostuak mantentzeko neurriak, lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzak, KPIaren araberako soldata igoerak, eta Lanbide Heziketako edukien negoziaketa dituzte helburu. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere aldarrikapen dira.