LAB sindikatuak 2018ko akordioan sinatu zuenari jarraituz eta mahai parekide desberdinetan sinatutakoa aintzat hartuta, 30 liberazioko kupoa ezarrita dago. Ikastaroak bi eratakoak dira: 5 ordu eta liberazio osokoak, eta 2 ordu eta liberazio erdikoak.
- Maiatzaren 16tik 30era, biak barne, irekiko dalanorduetan euskara ikasteko liberazioak eskatzeko epea.
- Maiatzaren 31tik ekainaren 16ra, biak barne,lanorduz kanpo euskara ikasteko eskaerak egiteko epea.
Ikastaroetan parte hartuko dutenen zerrenda lehentasun irizpide hauen arabera zehaztuko dira:
- 1. Hizkuntza eskakizuna ez duenak.
- Finkoa den pertsonalak
- Bakantedunek eta errelebu kontratua dutenak
- 1.Hizkuntza eskakizuna duen pertsonalak eta 2. edo 3. hizkuntza eskakizuna atera nahi duenak
Berdinketa egongo balitz hauek izango lirateke berdinketa apurtzeko puntuak:
- Antzinatasun altuena duena.
- Lan eskaintza publikoan ateratako nota.
- Adinez nagusiena.
Lotura honetan dituzu apuntatzeko jarraibide guztiak:
Eskaerak online egin behar dira, beraz, BakQ beharko duzu apuntatu ahal izateko.
Kolektiboa euskalduntzeko daukagun beharra bultzateko LABetik liberazioen kupoa handitzeko eskaera bideratu diogu Hezkuntza sailari.
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Sukaldari eta garbitzaileak ere euskal eskola publiko komunitariorantz!!