EAEko Hezkuntza Publikoko Irakasleak Hezkuntza Sailarekiko harremanetarako bide telematikoak, astelehenetik aurrera

466

Apirilaren 17tik aurrera EAEko Hezkuntza Sailarekin harremana izateko modua aldatuko da. Aurrerantzean, bide telematikoak erabili beharko dituzte langileek (irakasleek, Heziketa Bereziko hezitzaileek…). Kontsultak, kexak edo iradokizunak egiteko Komunikabide izeneko plataforma erabili beharko da. Eskaerak, erreklamazioak eta errekurtsoak egiteko eta ziurtagiriak eskatzeko, aldiz, Tramitagunea.

  • Tramitagunea erabiltzeko elektronikoki identifikatu beharko da Bakq edo antzeko identifikazio sistema bat erabiliz.
    Bakq-a lortzeko moduak ikusteko klikatu hemen.
  • Komunikabide eta tramitagunea Hezigunean dituzue eskuragarri: Hezigunea—Eremu pertsonala—Izapideak langile sailarekin.