LABentzat Kontsolidazio prozesuaren helburua kolektiboan lanean diharduen pertsonala finkatzea da. Lan esperientzia erabakiorra denez, hezkuntza sailean sukalde edo garbiketan egindako lana (espezifikoa) gehiago saritu behar da. Era berean, langileek euskara ikasteko edota konpetentzia profesionalen ziurtagiriak lortzeko egin duten esfortzua ere balioan jarri behar da. Beraz, hemen gure ekarpena:
Gainera, besteak beste, legeak ahalbidetzen duenez, plazen kopurua %10a handitzea eskatu dugu, 60 urte baino gehiago duten bakanteetan dauden kolektiboko langileentzako egonkortze plana negoziatzea eskatu.
Bestalde, finkoei leku aldatze lehiaketan lan eskaintza publikora eskainiko diren plaza guztiak eskaintzea eskatu dugu. Gauzak horrela lanpostuen zerrenda eta plazen identifikazioa leku aldatzerako argitaratua egon beharko lirateke. Ondoren, meritu bidez aukeratzeko geratuko liratekeen plazen identifikazio berria egin beharko litzateke.
Gauzak horrela, gaurko mahaian negoziatzeko borondatea dagoen ikusiko dugu.