LABek eta EH Bilduk alde biko bilera egin dugu, Euskal Herrian Euskal Hezkuntza Sistemaren inguruan, eta zehatzago EAEn Hezkuntza Akordioaren harira. Eraldaketa sustatzeko unea bizi dugula eta, Ezker independentistak dituen erronken eta konpromisoen inguruko gogoetak partekatu ditugu bilkuran eta ostean, horien berri emateko agerraldi bateratua egin dugu erakunde bietako ordezkariok.
LABetik GarbiƱe Aranburu Koordinatzaile Orokorra eta Irati Tobar, Irakaskuntzako arduraduna, izan dira bertan eta EH Bildutik Arnaldo Otegi Koordinatzaile Nagusia eta Pello Otxandiano Programa Zuzendaria.
Informazio osoa: