EHUko jubilazio-akordioak deuseztatzearen aurka protesta egingo dugu Klaustroaren atarian

56

LABek EHUko langile guztioi dei egiten dizue bihar Bizkaia Aretoaren aurrean 9:30etarako deitu dugun protesta kontzentraziora bertaratzeko eta EHUko Gobernu Taldeari jubilazio-akordioak deuseztatzeko hartutako erabaki larrien aurrean gure gaitzespena luzatzeko, eta inposizioaren bidearen beharrean benetako negoziazio-bidea berreskuratzeko.