Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako lanpostuen zerrenda, LEP eta monografiak

347

LAB sindikatuak aldebakarrez 2018an sinatutako akordioari esker sortu da Kudeaketako lanpostuen zerrenda. Akordio hau garatzeko 2019an aurreakordioa sinatu genuen eta azken hau ez betetzeagatik
Haurreskolak Partzuergoa salatu genuen. Epaitegiko ebazpenak existitzen ez zen kudeaketako langileen
Lanpostuen zerrenda sortzera, funtzioak negoziatzera eta LEPa egitera zigortu zuen enpresa, 2018ko
akordioan jaso zen bezala. Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako ordezkoen zerrenda propioa sortu zen
2019an LABek, hau ere aldebakarrez, sinatutako akordioan jasotakoari jarraiki.
Gauzak horrela, argitaratutako kudeaketako lanpostuen zerrenda egokituko da Zuzendari Pedagogikoaren
lanpostua gehitzeko. Hasieran izendapen askeko postua izan behar bazen ere egiturazko lanpostua izan dadin
LPZan sartzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak. LABek adierazi zuen onartuko zuela baldin eta hezitzaileen
LPZan ez bazuen eraginik. Beraz, 27. lanpostua izango da baina ez da LEP honetan eskainiko irailean sortu
baita, eskaintza berdin mantentzen delarik.
Kudeaketako LEParen deialdiaren inguruan, administrazioak prestasuna adierazi zigun ekarpenak jaso eta
negoziatzeko. LABetik argi esan genuen hezitzaileen prozesuarekin bezala, Administrazio publikoan behin
behinekotasun tasa jaisteko legea aintzat hartzea eskatzen dugula eta Haurreskolak Partzuergoan alor honek
izan dituen eta dituen berezitasunengatik (ez da orain arte LPZarik egon, ez da LEParik egon, ez da barematu
ordezkoen zerrenda,…) hezitzaileenetik desberdinduko dugula, helburua dauden langileak finkatzea
dugularik.
LABetik, prozesua bukatu osterako, langileren bat finkatu ezean ordezkoen lehentasunezko zerrenda
eratzeko proposamena egin genuen. Haurreskolak Partzuergoak lanpostuen monografiak egiteko, beste gauza
batzuen artean, lan hitzarmena eta 2018ko akordiotik eratorritako Lanpostuen Balorazio Batzordean landutakoa
kontuan hartu dituela adierazi zuen.
Lehenengo zirriborroen gaineko azalpenak eta zalantzak argitu ostean, langileekin partekatu, ekarpenak jaso eta
baloratu egingo ditugu.
Argi dago orain arte sinatu eta egindakoek emaitzak ematen jarraitzen dutela, beraz, animo eta aurrera eta
edozein zalantza, galdera edo iradokizun baduzue jarri gurekin harremanetan zalantzarik gabe.

INFO-2._Kudeaketa-220923ko-Mahai-Negoziatzailea