Haurreskolak Partzuergoko Hezitzaileen Lan Eskaintza Publikoa

494

Ostiralean, hilak 23, Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea izan genuen kudeaketa eta hezitzaileen LEP deialdiekin eta kudeaketako monografiekin.
LAB sindikatutik hasieratik esan dugu Administrazio publikoan behin-behinekotasun tasa jaisteko legea aintzat hartzea eskatzen dugula, Haurreskolak Partzuergoko 372 hezitzaile lanpostu finkatzeko eta bertan egindako lana erabakiorra izan dadin. Azterketarik gabeko merituen lehiaketa izatea erabaki dutenez, bileran eskatu genuen lehiaketa honetan zenbatu behar diren merituen artean, lan esperientzia izatea gehien baloratuko dena, hain zuzen ere, %90a eta %10a bestelakoak (prestakuntza, titulazioak, aurreko
hautaketa prozesuak gainditzeagatik,…),Partzuergoak proposatzen duen 60/40 proportzioa gaindituz. Beste batzuen artean proposatu dute, lan esperientziaren atalean hiru atal hauetako puntuazioa zenbatzea:
➡️ Haurreskola Publikoetan (Haurreskolak Partzuergoan eta Udal haurreskoletan) lan egindakoagatik puntuak jasotzea.
➡️ Haurreskolak Partzuergoan egindakoa puntuatzea.
➡️Bestalde, administrazioak argitu du, kanpoko lan esperientzia kontuan hartu behar dela, legeak esaten duelako deialdiak irekiak izan behar direla,
Bestalde, LAB sindikatuak hala eskatuta, gaur egungo langile finkoen Leku-aldatze lehiaketa kontsolidazio prozesuaren plazen jabetza baino lehen egingo da; lehenengo finkoen eskura jartzeko eskainiko diren plaza guztiak. Beraz, LALa egin baino lehen:
-Lanpostuen Zerrenda berria: pertsonal hornikuntzaren behar berriei egokituta.
-Lan eskaintza publikoan eskainiko diren plazen identifikazioa.
Gauzak horrela, Lanpostuen zerrendaren eta Leku Aldatze araudiaren negoziazioa martxan jartzea eskatu
dugu.
Azkenik, meritu lehiaketaren hurrenkeraren araberako lanpostuak esleituko dira (finkoek libre utzitako plazak
eta eskaintza osotik libre geratu direnak).
LAB sindikatutik prozesua azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko bilerak egingo ditugu langileekin.


Bestelako gaiak

Beste gai batzuk ere landu ziren bileran: ez ziguten zehaztu baremazioaren gorako helegiteei noiz erantzungo dieten, ezta aurtengo baremazioari dagokienez ere. Lan-erreformak ezarritako kontratazio berriaren aldaketeen inguruan hitz egiteko urgentziazko bilera eta proposamen zehatzak eskatu dizkiogu Partzuergoari. Gerenteak hurrengo mahai negoziatzailean lantzeko konpromisua hartu du. Bakante berriak sortzeko eskaera egin du LABek. LABetik hala eskatuta eta sinatzaile bakarrak garen heinean ordezkoen araudia ere negoziatzeko prestutasunari esker, uda aurretik izandako bileran bezala Gerenteak azaldu zuen ikasturte honetan ordezkagunea martxan jartzeko asmoa duela. Hori dela eta, LABek eskatu dio ordezkagunearen araudiaren negoziazioa eta ordezkoen araudi berria negoziatzeko egutegia.
Beste aldetik, LABek salatu ditu azken hilabeteetan hainbat gairen inguruan Partzuergoak egin dituen aldaketak: ordezkoen araudian, 60 urte baino gehiagoko murrizketetan, baimenetan, akordioetan… Berriro ere, adostutakoa bete behar dela exijitu eta aldatu nahi izatekotan, sindikatuekin adostu egin behar dela gogoratu diogu. Era berean, Haurreskolak Partzuergoari eskatu diogu pasa den ikasturtean etenean utzitako lan-hitzarmenren negoziazioa berriro abiatzeko aurreikuspena egin dezala.

INFO-1._Mahai-Negoziatzailea-220923-LEPa-eta-beste-batzuk