EAEko Irakaskuntza Publikoko esleipen-prozesua salatzen dugu

350

Ekainaren 30ean Hezkuntza Sailak ebazpen berri bat argitaratu zuen, zeinetan lanpostuen zerrendan baliogabeak diren 414 lanpostu zerrendatzen diren. Honek, aurretik ere handia zen haserrea areagotu du. Ez du pausurik eman kontrako norabidean, hau da, ekainean irtetzekoak ziren hainbat plaza abuztuan aterako dituztela adierazi dute, honek suposatzen duen antzinatasunaren urraketarekin.
Lanpostuen zerrendak akatsak dituela jakinik ere, egutegiarekin aurrera egin dute eta, beraz, lanpostuen aukeraketa behin-behineko zerrenda baten gainean egin behar izan dute irakasleek. Gainera, funtzionarioek, praktikaldia egin behar dutenek eta ordezkoek aukeraketa aldi berean egiteak ekarri du esleipen prozesua itsuan egitea.
Hau gutxi ez balitz, HPB eta Berritzeguneetako Zerbitzu Eginkizunetan parte hartu dutenek esleipena egin behar izan dute jakin gabe hauek onartu zaizkien ala ez, zerrenda ekainaren 30ean argitaratu baitute. Beste Zerbitzu Eginkizun batzuk onartuak izan dituzten langileei, ez zaie dagokien lanpostua zerrendan agertu eta beste bat aukeratu behar izan dute.
Ikasturte osoko lanpostua betetzen egon diren hainbat langilek eta birbaremazioen ondoren lanean hasi direnek IKHA-COCUn parte hartzeko aukerarik ere ez dute izan eta momentuz ez daukate irtenbiderik Sailaren partetik.
Honen aurrean, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu neurri zuzentzaileak har ditzala bereziki kaltetuak izan diren langileekiko. Etorriko diren prozesuekiko izan ditzala seriotasuna eta gardentasuna, nahasmena ekidin eta erraztasuna bilatze aldera.

2022.07.01_Página_1.jpg