Esleipenak, ordezkagunea eta beste zenbait ohar

755

Aurreko ostiralean lanpostuen behin-behineko zerrenda ezagutzeaz bat, hasi da aurtengo esleipen prozesua EAEko Hezkuntza Publikoan. Honi dagokionez, jakin berri dugu lanpostuak hautatzeko ordutegia ekainaren 27ko 17:00etara atzeratu dela, Hezkuntza Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, “arrazoi teknikoak medio”. Beraz, gaur 17:00etan hasi eta ekainak 29, 15:00rak bitarte izango dugu lanpostuak hautatzeko tartea espezialitate eta kidego guztietako langileok.
Kidegoei buruz ari garela, esleipenak ekainera aurreratzen zirela jakin genuenean gure kezka adierazi genion Hezkuntza Sailari, izan ere, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketan hurrengo ikasturtean zein lanpostu izango diren aurreikustea ezinezkoa zen garai honetarako, eta honen aurrean, esleipenetara aterako ziren lanpostuak iazko aurreikuspenen araberakoak izango zirela erantzun zigun Lakuak. Honezkero, badakigu ez direla esandakoa betetzen ari eta hainbat ikastetxetan irailerako utziko dituztela zalantzan dauden hainbat eta hainbat lanpostu, antzinatasunari dagokionez eta zentroen antolaketari dagokionez honek eragiten duen kalteaz jakitun izanik ere.
Bukatzeko, Ordezkagunea ekainaren 16an ixtea kaltegarria dela deritzogu, oraindik ere ikasleak eskoletan daudelarik, diru bat aurreztearren langileengan kurtso amaierako lan-zama handitzea lortu dute. Onartezina!

Esleipen egutegia jasotzen duen informazioa HEMEN.

Udaurreko-Infoa-1