Erlijioa, eskolatik at

421

LABek irmo arbuiatu nahi du gaur Nafarroa Garaiko Parlamentuan onartu den erlijioko irakasleei lanpostuak bermatzeko Navarra Sumaren legea, Geroa Bairen aldeko bozka bakarrarekin aurrera atera duena eta, Nafarroako Kontseiluak ohartarazi bezala, segurtasun juridikorik gabe onartzen den beste arau bat.

Lehenik eta behin, estatu laiko batean erlijioak eskolatik kanpo egon beharko lukeelako. Baina, lan-esparrura mugatuta, Artzapezpikutzak aukeratzen dituelako erlijio-irakasleak, gardena ez den hautapen prozesu batean, gainerako irakasleek hezkuntza-administrazioek egindako eta “berdintasun, meritu eta gaitasun” printzipioetan oinarritutako hautaketa-probetan gai direla erakutsi behar duten bitartean.

Beraz, diskriminazioa gertatzen da eta Administrazioaren mendeko interinoen eskubideak urratzen dira; izan ere, beraiendako izan beharko luketen lanorduak murriztu egiten dira beren balioa frogatu behar izan ez duten beste irakasle batzuen alde. Erlijioko irakasleen egonkortasuna indartzea helburu duen lege honek zuzenean astuntzen ditu gainerako irakasleen lan-eskubideak.

Jatorrizko informazioa: HEMEN.